Tailerrak eta Elkarguneak
2022


Antolatzen ditugun tailerretan, orohar, genero desberdintasunak ikuspuntu didaktiko batez lantzen ditugu, non begirada feminista garatzen dugun norbanako eta taldeko ahalduntzea lortzeko.


UDAKO TAILERRAK

Uztailan izaten diren tailerrak


BOTEREA, AHIZPATASUNA, PERREOA

Formatzailea: Inés Lasagabaster Unzueta


DESKRIBAPENA

Uda honetan Donostiako Emakumeen Etxean espazio seguru bat sortuko dugu, sexualki esplizituak diren dantzek boteretsuago sentitzeko tresna gisa duten potentziala ezagutzeko. Twerk, Dancehall Queen eta Perreori buruzko historia, kultura eta batez ere mugimenduak ezagutuko ditugu, arrazakeriaren aurkako begirada feminista baten pean.

Praktika horiek, alde batetik, identitate-aniztasuna sustatzen dute iruditerian, eta bestetik, gizartean debaluatuta dauden kontzeptu batzuen (feminitatea, gorputz-koipea eta sexualitatearen adierazpena) etsipenari buruzko gogoeta egiten dute. Horregatik, dantza horiek indar handia dute gizartea eraldatzeko, arau hegemonikoak eta patriarkalak urratzen baitituzte dantzariak rol eragile bat hartuz, dantza horiei lotutako estigma sozialak hautsiz eta emakumeen gorputza nahiz plazera politikoki berreskuratzeko aldarrikapena eginez.


DATAK

Eguna: 4, 6, 8
astelehen, asteazken, ostirala

18:00 -20:00

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Berdintasun saila



BIZIKLETEN MEKANIKA

Formatzailea: Ana Urteaga Espinal eta Itziar Alonso Arbiol.


DESKRIBAPENA

Tailer honekin zure bizikletaz maitemintzea nahi dugu!! Etakonfiantza har dezazula bizikletaz edonora joateko!

Helburua da emakume bakoitzak gure bizikletaren berri pixkabat gehiago izatea eta konponketa txikiak bakarrik egin ahal izatea. Oinarrizko beharrizanei eta/edo premia aurreratuei erantzungo diegu astelehenean zein ostegunean, komeni zaizun egunean eta orduan, 16:30etik 20:00etara.

*Ezinbestekoa da aldez aurretik jakinaraztea ordua eta eguna adieraziz helbide elektroniko honi:
bizikletadonostia@hotmail.com


Gainera, baten batek bere bizikletari konponketaren bat egin behar badio, tailerraren lehen egunean detektatzen lagunduko dizugu eta 2. egunean elkarrekin konponduko dugu. Piezak erosi behar izanez gero, emakume bakoitzak materialak aurkeztu behar ditu bigarren saioan.

Ekarri zure bizikleta, ikasteko eta dibertitzeko gogoa, eta arropa informala (agian zikindu egingo gara, ez ekarri festarako arroparik)!! Eta bizikleta “txarra” bada? Zer diozu? Ez dago bizikleta txarrik, bi gurpil dituzten guztiak onak dira.


IRTERA uztailak 17, igandea
Azken irteera ere aurreikusita dago, uztailaren 17an, igandea, 10:00etatik 13:30etara, Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartearekin elkarlanean.

*Beharrezkoa da adieraztea, bizikletadonostia@hotmail.com helbidera idatziz. Lehentasuna izango dute tailerrean parte hartzen dutenek.


DATAK

Eguna: 11 eta 14,
astelehena eta osteguna

16:30 - 20:00

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun saila



ELKARGUNEAK

Talde hauek ikasturte osoan zehar elkartzen dira eta
gehienak irekiak mantentzen dira parte hatzaile berrientzat.


TALDEKO LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

Formatzailea:


DESKRIBAPENA

Talde gune bat, bakarka nahiz gizarte aldetik egoera bereziki zaurgarrian dauden emakumeentzat. Gogoeta egiteko gonbita egiten digun gunea, gure ustez zapaldu egiten gaituen hori komunean jarrita. Eta talde prozesu bat, nortasun tradizional haragitu hori eraldatu eta jaso ditugun kultura-sinesmen, jarrera eta ohituren baliozkotasunari aurre egiteko modua ematen duena, jaso ditugun nortasun eta sinesmen horiek ez baitigute uzten gure erabakien jabe izan eta bizitza autonomo eta indarkeriarik gabeari aurre egiten.


DATAK

Eguna: Asteartea, hamabostero

14:30 - 16:00

Hasiera: Irailak 14

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



INDARKERIARIK GABEKO BIZITZAREN ALDEKO EMAKUMEAK

Formatzailea:


DESKRIBAPENA

Indarkeria matxistari aurre egiten dioten edo aurre egin izan dioten emakumeak taldean elkartzeko gunea.Astean behin biltzen dira (joatea libre da). Autolaguntza taldea da. Askatzeko hainbat modu baliatuta, indarkeriari irtenbideak bilatzen laguntzen du. Emakumeek beldurrak, isolamendua, tristeziak eta kulpak partekatzen dituzte haien artean, eta barnean duten indarrarekin konektatzen saiatzen dira, indarkeriarik gabe bizitzen laguntzeko: zer gertatzen zaien jakin, pozarekin konektatu, nork bere gorputza zaindu, desirekin duten harremana ezagutu eta taldearen laguntza jaso.

* Hitzorduarekin


DATAK

Eguna: Asteartea

16:30 - 18:30

Hasiera: irailak 14

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEENTZAKO KULTURARTEKO GUNEA

Formatzailea:


DESKRIBAPENA

Jatorri desberdineko emakumeak taldean egoteko gunea. Astean behin biltzen dira (joatea libre da), beren bizitzan migrazioa nola bizi duten elkarrekin aztertzeko. Zailtasunetatik ikasten dute eta sozializatzen dituzte banakakoen eta taldearen lorpenak. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta bizi diren hirian gehiago sustraitzeko tresna nahiz baliabideak bereganatzen dituzte; isolamendutik ateratzen dira; euskal gizartea eta jatorrizko gizartea, biak, ezagutzen dituzte; elkarrekin aisialdi, dibertsio eta ezagutza ekintzetan parte hartzen dute.

* Hitzorduarekin


DATAK

Eguna: Osteguna

16:30 - 18:30

Hasiera: Irailak 16

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Kultur Aniztasun Saila



DESGAITASUNA DUTEN EMAKUMEEN AHALDUNTZE TALDEA

Formatzailea:


DESKRIBAPENA

Desgaitasuna duten emakumeak elkartzeko gunea da, norbere burua ezagutu eta aitortu ahal izateko. Desgaitasuna duten emakumeek bizi duten diskriminazio bikoitzaren egoera aztertzea du xede talde honek, ahultasunari eta desparekotasunari aurre egiteko.
Horretarako ezinbestekoa da beraien eskubideak ezagutzea eta horien gauzatzea sustatzea, norbanako eta taldeko ahalduntzea lantzeko bidean.


DATAK

Eguna: Ostirala

11:30 - 13:30

Hasiera: Irailak 10

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Berdintasun Saila



NESKA GAZTEENTZAKO JABEKUNTZA GUNEA

Formatzailea:


DESKRIBAPENA

neska gazteen gunea

Zer da?

Gune honetan feminismoarekin, diskriminazioarekin, jabekuntzarekin, harreman parekideekin lotutako gaiak lantzen dira. Gune hau jabekuntza prozesu bezala planteatzen da.

Zeini zuzendua?

15- 20 adin tarteko neska eta genero anitzeko orori.

informazio gehiago:

biluzikzerbitzua@hotmail.com helbidera idatziz.
@Lahia3.0 Instagrameko kontura idatziz.
Donostiako Emakumeen Etxearekin harremanetan jarriz.


DATAK

Eguna: Asteartea

17:30 - 19:30

Hasiera: irailak 21

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: elebiduna

Antolatzailea: Berdintasun Saila



FORMAKUNTZARAKO TAILERRAK

Gai zehatzak lantzeko gune trinkoak, non diskurtsoak sortzen ditugun eta elkar hartzen dugun,
formakuntzen bitartez elkar ahalduntzeko xedearekin.


GORPUTZAK, INDARKERIAK ETA BORROKA FEMINISTAK INTERSEKZIONALITATETIK

Formatzailea: Irantzu Varela
Aitziber Aginagalde
Tatiana Romero


DESKRIBAPENA

Feminismoa zapalkuntza guztien kontrako borroka bihurtu da. Arrazismoa, kolonialismoa, lodifobia, kapazitismoa, eta normatibitatean sartzen ez direnei zuzendutako indarkeria guztiak, egitura konplizeak dira eta patriarkatuarentzat oso beharrezkoak. Indarkeria guztiak ikustarazi behar ditugu eta beraien kontra borrokatzen ikasi, feminismo konplexu bat eraikitzeko.


DATAK

Eguna: Asteartea

18:30 - 20:30

Hasiera: Otsailak 8

Iraupena: Apirilak 12

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



FEMINISMO BELTZAK: JUSTIZIA SOZIALERAKO TEORIA ETA PRAKTIKA

Formatzailea: Jeanne-Rolande Dacougna


DESKRIBAPENA

Feminismoa, gaur egun, teoria eta praktika politiko inklusiboagoa eta eraldatzaileagoa da, feminista beltzen eta beste emakume askoren ekarpen handiaren ondorioz. Izan ere, korronte hegemonikoaren ertzetatik analisi esparruak zabaldu dituzte, beste ardatz batzuk barneratuz, hala nola etnizitatea, kolonialitatea, neoliberalismoa, migrazioak eta abar.
Bidai bat hasiko dugu; genealogiara, proposamen epistemologikoetara eta feminismo beltzetatik eraikitako borroka eta praktiketara.
Geldialdiak honako hauek izango dira: Black Feminism, feminismo postkoloniala, Afrikako feminismoa eta espainiar estatuko afrofeminismoa. Etxera itzultzean, arrazakeriaren aurkako aliantza feministen eta dekolonialen ehunerako hariak identifikatuko ditugu.


DATAK

Eguna: Osteguna

19:00 - 20:30

Hasiera: Martxoak 24

Iraupena: Maiatzak 5

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



AUTODEFENTSA IKASTAROAK (cast)

Formatzailea: Isa Bernal


DESKRIBAPENA

Tailer intensiboa

MARTXOAK 4 - 5 / EKAINAK 17 - 18
Ostiralak 16:00 - 20:00
Larunbatak 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00


DATAK

Eguna: deskribapenean begiratu

deskribapenean begiratu

Hasiera: deskribapenean begiratu

Iraupena: 12 orduko ikastaro intensiboa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



AUTODEFENTSA IKASTAROAK (eus)

Formatzailea: Emagin


DESKRIBAPENA

Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?

Autodefentsa tailer intensiboak, Ikastaro bakoitza 8 ordukoa.:

Martxoak 19 / Ekainak 11
Eguna: larunbata 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00


DATAK

Eguna: Larunbata

10:00 - 14:00
15:00 - 19:00

Hasiera: Martxoak 19 / Ekainak 11

Iraupena: 8 orduko ikastaro intensiboa.

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emagin Elkartea



EROTIKA ETA AUTOEZAGUTZA

Formatzailea: Clara Wolfram


DESKRIBAPENA

Ba al dago inor nire gorputz honetan? Kuku, non dago ba nire bizipozaren energia? Aspaldiko partez ez naiz ausartzen nire desira adierazten? Edota badirudi lokartu zaidala nire dimentsio erotiko hori? Bizitza azkar doa aurrera, eta laztanak ez ditugu agendan. Baina hala ere hor gaude, bizirik, besteekin konektatzeko gogoa duen azal honekin.
Gure sexualitatea energia da, bizitza indartzen du, sortzailea da. Baina askotan ez dugu hori sentitzen, sozialki emakumeoi kontrakoa erakutsi zaigulako: gure nahiaz lotsatzea, desira kontrolatzea, eta adin batetik aurrera asexual agertzea. Tailerrean gure indar erotikoa berreskuratzeko bidea egingo dugu. Dinamikak eta jolasak egingo ditugu, desira berpizteko: erotika globala ezagutu, energia genitala integratu, norberaren istorio pertsonala kontuan hartuz eta zainduz.


DATAK

Eguna: Osteguna

18:30 - 20:30

Hasiera: Urtarrilak 27

Iraupena: Martxoak 17

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



EMAKUME FILOSOFOEN AGORA

Formatzailea: Marisa Hurtado


DESKRIBAPENA

Aurten ere filosofiaren damak agerian jartzeko asmoarekin jarraituko dugu. Emakume filosofoen agoran, sartuko gara historian zehar egon diren emakumeen ermandadeetan, klubetan, elkarteetan edota kongregazioetan. Horien guztien bidez, emakume pentsalariek beraien diskurtsoak aurrera eraman ahal izan zituzten eta eramaten dituzte gaur egun ere.


DATAK

Eguna: astelehena

19:00 -20:30

Hasiera: Otsailak 7

Iraupena: Ekainak 6

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



BIODANTZA FEMINISTA

Formatzailea: Belen Olaziregi


DESKRIBAPENA

Mugitzeko moduek gure emozioak, sinesmenak, pentsamendu-ereduak eta izaera islatzen dituzte. Biodantzako musikekin sinkronian, modu integratuan, organikoan eta zehatzean mugituz, emozio eta sentimendu batzuk sortzen dira, gure bizitza aldatuz, gure helburuak hurbilduz eta, beraz, gure proiektuak gidatuz. Eta hau guztia ikuspuntu feminista txertatuz egingo dugu, genero sozializazioarengatik besteengan enfokatuta egoten garelako, norberaren proiektuan enfokatuta egon beharrean: etorri zure begirada indartzera zugan enfokatu ahal izateko!!!


DATAK

Eguna: Ostirala

18:30 - 20:30

Hasiera: Urtarrilak 28

Iraupena: Maiatzak 6

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



XILOGRAFIA (linoleo gainean): SORMENA TAILERRA

Formatzailea: Oihana Ugarte Iriarte


DESKRIBAPENA

ANTZINAKO TEKNIKA HAU ERABILIKO DUGU SORMENA LANTZEKO.
Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu marrazten jakin beharrik, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da islada, une hortako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan. Irrifarrez, bidaiatzen.


DATAK

Eguna: astelehena

18:00 - 20:00

Hasiera: Otsaila 7

Iraupena: Martxoak 21

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Berdintasun Saila



MATRAKA GUNEAK

Espazio hauek irailean irekitzen ditugu eta batzuetan,
toki libreak geldituz gero, urtarrilean ere bai.
Bertan ikasturte osoko lanketa feminista bat egiten da eta
Etxetik kanpoko proiekzioa duen talde bat sortzen da.


VENTANERAS: PARKE ETA LORATEGIEN ZERBITZUA

Formatzailea: Mertxe tranche


DESKRIBAPENA

Emakumezko idazleak naturarekin harremanetan egon dira, hala nola Bronte ahizpak Basamortuak zeharkatuz, Ursula K Le Guin munduari izena emanez, Rachel Carson ekologismoa sortuz edo Jane Austen lorategian pasieran ibiliz. Natura ihesbide bezala erabili dute eta beraien idatzietan islatu dute. Batzuek, gainera, parte bat salbatu dute edo behitzat saiakera hori egin dute. Naturara itzultzea ez da utopia berri bat emakumeontzat, baina agian orain inoiz baino beharrezkoagoa da eta, horregatik, ikasturte honetan zehar, haren inguruan irakurriko dugu onenen itzalean.

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: Osteguna, hilabetean behin

19:00 - 21:00

Hasiera: Urriak 14

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



IRAKURLE ESKOLA FEMINISTA

Formatzailea: Iratxe Retolaza


DESKRIBAPENA

Irakurle talde honetan ahalduntze eta kontzientziatze feministan sakonduko dugu, betiere ardatz hartuta pentsamendu kokatua eta gorpuztua. Horretarako, esperientzia eta pentsamendu feministek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Helburua izango da askotariko irakurgaietatik abiatu (testu solteak, artikuluak, liburuak…) eta trukerako gune bat sortzea, pentsamendu kolektiboa sustatzeko eta Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritikofeminista garatzeko asmoz.

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: asteartea, hilabetean behin

19:00 - 20:30

Hasiera: Urriak 19

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



ZUBI ARTISTIKOAK EUSKAL LITERATURAN

Formatzailea: Iratxe Retolaza


DESKRIBAPENA

Askotarikoak dira literaturaren eta beste adierazpide artistikoen artean sorturiko zubiak, espazioak eta katebegiak. Mugako espazio artistikoak ugariak dira, espazio artistiko hibridoak ugariak dira, eta zenbaitetan halako mugako espazioetan sortu dira ekarpen feminista interesgarri askoak. Mugako espazio horietan sorturiko ekarpen artistiko-literarioak izango ditugu irakurgai eta solasgai irakurketa-talde honetan: batzuetan kantuen interpretazioak egingo ditugu; beste batzuetan nobelak irakurtzearekin batera, nobelan oinarrituriko filmeen interpretazioak egingo ditugu; eta abar.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-talde honetan: zein adierazpide artistikoren arteko zubiak eraiki dira euskal literaturan? Zubi artistiko horietan zer genero-posizio edo genero-ikuspegi eraiki dira? Interpretazio-erak nola aldatzen dira testu idatzitik beste adierazpideetaranzko bideak eraikitzean (ahozkotasuna, performatibitatea, ikus-entzunezkoa…)? Zer genero-interpretazio berri sortzen dira adierazpide batetik besteranzko jauzi hori egitean?

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: Asteazkena, hilabetean behin

19:00 - 21:00

Hasiera: Urriak 6

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Berdintasun Saila



PARLERAS 1

Formatzailea: Mertxe Tranche


DESKRIBAPENA

Emakumeen literaturako bidaia infinitua izan daiteke, eta halaxe da, izan; baina, infinitua gure esku ez dagoenez, bi urteko ibilaldi bat egitea proposatzen dizuegu, gainerako bidean aurrera egiteko tresnak emango dizkizuen ibilaldia. Ingalaterrako emakume klasikoak bisitatuko ditugu, Parisera erbesteratutako amerikarrak, modernismoko emakumeak eta Harlemeko errenazimentukoak, besteak beste. Eta liburuez hitz egingo dugu, horixe egiten dute Parlerek eta.

PARLERAS 1

Oraindik era honetako beste lantegi batzuetan parte hartu ez eta emakumeen literaturarekin bi urteko konpromisoa hartu nahi duten emakumeentzat pentsatua.

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: Astelehena, hilabetean behin

19:00 - 21:00

Hasiera: Urriak 4

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



PARLERAS 2

Formatzailea: Mertxe Tranche


DESKRIBAPENA

Emakumeen literaturako bidaia infinitua izan daiteke, eta halaxe da, izan; baina, infinitua gure esku ez dagoenez, bi urteko ibilaldi bat egitea proposatzen dizuegu, gainerako bidean aurrera egiteko tresnak emango dizkizuen ibilaldia. Ingalaterrako emakume klasikoak bisitatuko ditugu, Parisera erbesteratutako amerikarrak, modernismoko emakumeak eta Harlemeko errenazimentukoak, besteak beste. Eta liburuez hitz egingo dugu, horixe egiten dute Parlerek eta.

PARLERAS 2

Aurten Parleras I ikastaroko parte izan diren emakumeei zuzenduta dago ikastaroa eta, edukiera bete arte, 2020- 21 ikasturteko Parleras II ikastaroko partaideek ere eman ahal izango dute izena

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: Asteartea, hilabetean behin
LEKUA: GANDHI aretoa, Aieteko Jauregia

19:00 - 21:00

Hasiera: Urriak 19

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



ANTZERKI LABORATEGI FEMINISTA

Formatzailea: Aitziber Eguskiza


DESKRIBAPENA

Gune honetan prozesu lana bultzatzen da, bizipenezko eta gorputz adierazpeneko tailer baten bidez, non kontzientzia fisikoa, emozionala eta politikoa hartzea den helburu nagusia.

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: Azteazkena

18:30-20:00

Hasiera: Urriak 13

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



BATUKADA FEMINIOSTA

Formatzailea: Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketa


DESKRIBAPENA

Donostiako Emakumeen Etxeko Sorginbanda batukadak musika ikasteko gune bat sortu zuen, ikuspuntu feminista eta eraldatzaile batetik, non ikasteaz gain, emakumeon parte hartzea bultzatu nahi duen, kaleak gure instrumentuekin eta gorputzekin okupatuz, ekintza aldarrikatzaile desberdinen bidez borroka feminista babesteko.

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: Larunbata

11:30 - 13:30

Hasiera: Urriak 16
*Oharra: momentuz, soilik itxaron zerrenda irekiko da

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



XAKE

Formatzailea: Leire Kruz


DESKRIBAPENA

Donostiako Emakumeen Etxeko Xakibazi xake taldeak leku berri batzuk irekiko ditu, lehiaketetan parte hartu nahi duten emakumeei zuzenduta, xakean emakumeen presentzia bultzatzeko xedearekin. Lehiatzea gustatzen bazaizu, eta proiektu feminista batean saretu nahi baduzu, hau da zure gunea!

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna:
asteazkena (X1)
osteguna (X2)

18:30 -19:30

Hasiera:
Xake 1 (X1) urriak 6
Xake 2 (X2) urriak 7

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



KOROA (tokia dago)

Formatzailea: Bettina Aragon


DESKRIBAPENA

Ederlezi abesbatzak aurrera jarraitzen du aurten ere, Donostiako Emakumeen Etxeko taldeko kantu tailerraren proiektuak, alegia; borroka abestu ere egiten delako, feminismoak ehunduz ahotsen bitartez, baita urtero sortzen ari diren abesti aldarrikatzaileen bitartez ere. Kantuan esperientzia badaukazu eta proiektu feminista honetan parte hartu nahi baduzu, aurten berriro irekiko diegu taldea ahots berriei; beraz, eman izena!!


DATAK

Eguna: Ostirala

19:30 - 21:00

Hasiera: Urriak 1

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



CLOWN

Formatzailea: Beatriz Egizabal


DESKRIBAPENA

Jolastea txikien gauza da;
mozorrotzea tontakeriatan ibiltzea da;
emozioak bere osotasunean azaltzeak desoreka adierazten du;
zaila da elkarrekin lana egitea;
bizitzan ez da dena iji eta aja

Umekeriak eta tontakeriak egin nahi badituzu, emozioak dantzan jarri nahi badituzu... etorri gurekin, elkarrekin errazagoa izango da. Dena ez da iji eta aja izango, baina barrez atseginagoa da.

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: Astelehena

19:00 - 20:30

Hasiera: Irailak 27

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



FLAMENKO FEMINISTA

Formatzailea: Askoa Etxebarrieta
"La Pulga"


DESKRIBAPENA

Flamenkoaren bitartez lan egiteko gune berri bat sortuko dugu, oso garrantzitsuak diren gaiak lantzeko xedearekin, hala nola gorputzarekiko konexioa eta genero aginduaren subertsioa. Flamenkoak ezin du ikusi itxurakeria, eta deitzen gaitu samina, tristura, alaitasun eta gozamenaren energia bideratzera. Zatoz exortatzera flamenkoaren bidez!

Ez dago tokirik


DATAK

Eguna: Osteguna

19:00 - 20:30

Hasiera: Irailak 30

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Kontuan hartu beharreko oharrak:

  • Ikastaroetan izen-ematea: urtarrilaren 13tik 23ra arte egingo da.

  • Izen-ematea Internet bidez egingo da honako web orrialdeetan:
    www.donostiakoemakumeenetxea.com
    www.donostia.eus/berdintasuna

    Laguntza behar baduzu izena emateko, gerturatu zaitez Emakumeen Etxera.

  • Ikastaro eta zerbitzu guztiak doakoak dira.
  • Zerbitzuetan hartutako hitzorduetara edo tailerretara aurrez abisatu gabe joaten ez direnek ezin izango dute zita berririk eskatu, edo ikastaro berrietan parte hartu, urtebeteko epean.

  • Ikastaro eta tailer elebidunetan, gutxienez, euskara ulertu behar da.

  • Pertsona bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena.

  • Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Etxeko koordinatzaileei jakinarazi beharko diete. Hiru saiotan kale egiten duenak -justifikatu gabe-, ezingo du ikastaro gehiagotan parte hartu urtebeteko epean.

  • Egoeraren arabera jarduera eta zerbitzu guztiak presentzialak edo on line izan daitezke.

Izen-ematea

Webgune honek erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko cookie-ak erabilten ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Lege oharra. ONARTU