Tailerrak eta Ahalduntze taldeak
2017


Antolatzen ditugun tailerretan, orohar, genero desberdintasunak ikuspuntu didaktiko batez lantzen ditugu, non begirada feminista garatzen dugun norbanako eta taldeko ahalduntzea lortzeko.


Iraupen laburreko TAILERRAK


Gorputza ikuskizunak ikusten, joskintza, jabekuntza feministarako tresna

Formatzailea: Maddalen Aduriz


DESKRIBAPENA

Ikastaroaren helburua, emakumeok zapaltzen gaituen moda eredua iraultzea da, inbisibilizatutako gorputzak ikusaraziz eta boteretuz eta joskintza jabekuntza feministarako tresna gisa probestuz. Batetik, gorputzen antropologia landuko dugu, gure gorputzetara egokitzen diren patroiak egiten ikasiko dugularik, gure gorputzak ezagutu, maitatu eta horietaz gozatzen ikasteko. Bestetik, gure sormena josi eta gorpuztuko dugu formetan, koloreetan, ehunetan… gure izaera, pentsamenduak, emozioak aldarrikatzen dituzten jantziak josten eta pertsonalizatzen ikasiko dugularik.


DATAK

Eguna: Osteguna

17:00 - 19:30

Hasiera: Otsailak 1

Iraupena:

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Generotik ateratzen da: gaur egungo eta biharko teoria feministetara eta queeretara hurbilduz

Formatzailea: Irantzu Varela


DESKRIBAPENA

Feminismoa modan dago, literalki. Baina kamisetaz, zabaldutako mezuaz eta mitoaz gain, pentsamendu politiko bat dago atzean, eraldatzailea eta erabat modernoa. Etorkizuneko gizartea ulertu nahi baduzu, gaur egungo feminismoa nolakoa den ezagutu behar duzu.


DATAK

Eguna: Ostirala, hilabetean behin

18:00 - 20:00

Hasiera: Otsailak 16

Iraupena: Maiatzak 25

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Rap Feminista

Formatzailea: Furia


DESKRIBAPENA

Raparen bidez idazmena lantzeko gune bat, oratoria lantzeko, hitza hartzeko, guk emakumeok, isilik egoteko hezitako izan garenok. Tailer honetan, hitz aske, sortzaile eta ahaldunago bat gureganatzeko tresnak landuko ditugu, beti prozesuak eta bakoitzaren denborak zainduz.


DATAK

Eguna: Asteartea

18:00 - 20:00

Hasiera: Otsailak 6

Iraupena: Ekainak 26

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Zaintza era berriak sortuz

Formatzailea: Kontxi Lopez


DESKRIBAPENA

Ikastaro honetan zaintzaren inguruko alderdi batzuk jorratuko ditugu, hots, zaintzaren antolaketa soziala eta kulturala, denboraren erabilerak, zaintzaren “ideala” (etxean familiarekin), gizarte zerbitzuen ikuspuntu historikoa eta zaintzan agertzen diren sentimenduak, besteak beste. Halaber, autozaintza fisiko, psikiko eta psikologikorako estrategia batzuk landuko ditugu, gorputzaren konzientziatik, emozioetatik, bakoitzaren desioetatik eta praktikatik abiatuz, ongizatea sustatzeko eta sufrimendu emozionala gutxitu dezagun. Tailer honek noiz eta nola zaindu aukeratzeko eskubidea aldarrikatuko du eta baita senideei ezetz esateko ere. Zaintzea ez da betebehar bat. Negoziatzeko aukera bat izan behar du, bakoitzak dituen betebeharrak galdu gabe.


DATAK

Eguna: Asteartea

15:00 - 17:00

Hasiera: Urtarrilak 23

Iraupena: Otsailak 27

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Nola komunikatu eraginkorki, eroso sentituaz!

Formatzailea: Nerea Redondo Otamendi


DESKRIBAPENA

“Nik ez dakit komunikatzen”, “gure artean ez dago komunikaziorik”, “ez dut esan nahi dudana esaten”, “beste era batean adierazi nahi nuke baina ez zait ateratzen”, “nik ez dut hitz egiteko balio”…..emakumeon artean sarritan entzuten ditugun esaldiak dira. Gutako bakoitza komunikatu egiten da, emakumeok komunikatzeko era desberdinak ditugu. Batzuk funtzionatzen digute eta beste batzuk ez. Gainera emakumeon lotsak, beldurrak, bizitako esperientziek baldintzatu egiten gaituzte. Ikastaroan, gutako bakoitzak, zein helbururekin, zertarako eta nola, komunikatu nahi duen argitzeko baliabideak landuko ditugu, eta komunikazio eraginkorrerako tresnak ezagutu eta praktikatuko ditugu. Ondo edo gaizki baino, momentu edo egoeraren arabera, bakoitza bere buruarekin gustura sentituaz komunikatzea izango da helburua.


DATAK

Eguna: Asteazkena

18:30 - 20:30

Hasiera: Otsailak 7

Iraupena: Otsailak 28

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Zure lan proiekturako tresnak

Formatzailea: Aurora Iturrioz


DESKRIBAPENA

Doan egiten den lanaren gehiengoa emakumeok egiten jarraitzen dugu, horregatik existitzen den prekarietatearen gehiengoa metatzen dugu. Tailer honen helburua, aktibitate ekonomiko bat abian jartzen dugunean, dauzkagun oztopoak gainditzeko baliabideak eskaintzea da: fakturak egitea, fiskalitatearen inguruko oinarrizko printzipioak ulertzea, lan-eremuko zenbait ezaugarri ezagutzea...


DATAK

Eguna: Asteazkena

18:30 - 20:30

Hasiera: Apirilak 4

Iraupena: Apirilak 25

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Kurrikulum ikusezinak

Formatzailea: Elena Rincon


DESKRIBAPENA

Emakumeei, genero sozializazioa dela eta, normalean beraien esperientziei eta ezagutzei balioa ematea kostatzen zaie. Hori dela eta, emakumeen ezagutzen kurrikulum ikusezinen inguruan gero eta gehiago hitz egiten da. Tailer honetan, dinamika hau apurtu nahi dugu, etortzen diren emakumeen Cvak hobetu eta osatu ditzagun. Halaber, lana bilatzeko interneteko atal batzuk ezagutuko ditugu, lan bilaketa berri honekin trebatu gaitezen.
Tailer honetan parte hartzeko informatikako oinarrizko programekin moldatzea eta interneten nabigatzen jakitea ezinbestekoa izango da.


DATAK

Eguna: Aste osoa

10:30 - 12:30

Hasiera: Ekainak 4

Iraupena: Ekainak 8

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



AHALDUNTZE TALDEAK

Talde hauen iraupena ikasturte osokoa da


Irakurle Eskola Feminista

Formatzailea: Iratxe Retolaza


DESKRIBAPENA

Irakurketa-saio hauetan feminismoaren pentsalariek eta ikertzaileek garaturiko testuak irakurriko ditugu, baina, baita genero-esperientziak biltzen dituzten irakurgaiak ere. Irakurgaiek proposaturiko egoera, ideia zein imajinarioen inguruan solasean arituko gara, betiere gugan erroturiko kode zenbait birpentsatze aldera, eta egunerokoan gertaerak zein emozioak interpretatzeko ditugun ohiturak birpentsatze aldera.


DATAK

Eguna: Asteartea

19:00 - 20:30

Hasiera: Urtarrilak 16

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Hiri literarioak eta begirada feministak

Formatzailea: Iratxe Retolaza


DESKRIBAPENA

Literaturara hurbiltzeko bi begirada gurutzatuko ditugu irakurketa-saio hauetan: batetik, espazio urbanoaren edo hiriko geografiaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarketa abiatuko dugu; eta bestetik, begirada eta irakurketa feminista. Bidegurutze horretan, hiri literarioen inguruko gogoeta-bideak zabaltzea izango dugu helburu nagusi, betiere ikuspegi feminista abiapuntutzat hartuz. Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-talde honetan: zein hiri literario garatu dira euskal literaturan? Hiri literario horiek zer genero-ikuspegi irudikatu dituzte? Hiriak irudikatzean, nolako proposamen feministak egin dira? Begirada feministak eratu ohi du hiri literario jakinik? Irakurleok nola eraikitzen dugu geure hiri(ar)en eta hiri literarioaren arteko harremana? Horretarako, ikastaroaren metodologia praktikoa eta parte-hartzailea izango da. Literatura testuen irakurketa eginez, parte-hartzea eta eztabaida bultzatuko dira.


DATAK

Eguna: Osteguna, hilabetean behin

19:00 - 21:00

Hasiera: Urtarrilak 11

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Ventaneras

Formatzailea: Mertxe tranche


DESKRIBAPENA

Datorren ikasturterako lantegi berri bat sortuko degu, “Berri-berriak” izenekoa. Aztertuko ditugun liburuak XXI. mendean idatzitakoak izango dira, edozein kultura eta herrialdetakoak, betiere gaztelaniaz argitaratuak. Oraingoez bestelako liburuak izango dira, beste ikuspegi baten arabera hautatuak; izan ere, orain arte, lantegi guztiak tematikoak edo geografikoak izan dira. Orain, ikuspegia kronologikoa izango da, pentsatuz emakume idazle berriak eta haien kezkak ezagutzea lagungarri izango zaigula emakumeok gaur egun ditugun eztabaiden inguruan hobeto hausnartzeko; horixe baita, azken batean, parte-hartzaileek lantegitik gehien baloratzen duten alderdia.


DATAK

Eguna: Osteguna, hamabost egunean behin

19:00 - 21:00

Hasiera:

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Artearen historiaren begirada feminista bat

Formatzailea: Lola Roldan


DESKRIBAPENA

Ikastaro bat egingo dugu non obra artistikoen eta materialen berrirakurketa bat egingo dugun, tradiziozko irudi antropozentrikoa alda dadin, Arte historian emakumeak ikustarazi ditzagun eta merezi duten lekua hartu dezaten. Horretarako, Artearen historiaren begirada feminista bat garatu behar dugu, denboraldi artistiko desberdinetan emakumeok eduki dugun garrantzia ezagutzea ahalbidetuko duena.


DATAK

Eguna: Asteazkena, hamabost egunean behin

19:00 - 20:30

Hasiera: Otsailak 14

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Zapalduen Antzerkia

Formatzailea: Aitziber Eguskiza


DESKRIBAPENA

Elkartzen garenean, elkarri begiratzen diogunean eta gure buruari momentu bat eskaintzen diogunean, aparteko sormengune bati ematen diogu bidea. Gure egunerokoan emakume bezala irakurriak izanagatik gurutzatzen gaituzten istorio horien azterketa sortzaileak egingo ditugu. Tailer honetan mugituko gara eta gure gorputzak entzuteko gunea sortuko dugu, orduan istorioak azalduko zaizkigu. Eta garrantzitsuena: erantzun kolektiboak probatu eta jolasteko eraldaketarako gune seguru bat sortuko dugu.


DATAK

Eguna: Asteazkena

18:30-20:00

Hasiera: Urtarrilak 10

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Artearen laborategia

Formatzailea: Ustaritza Betelu


DESKRIBAPENA

Epaiketaren eta akatsen beldurrik gabe probatzeko eta esperimentatzeko leku bat. Arte diziplinak ezagutuko ditugun gune bat, artearen inguruan hausnartzeko eta jolastuz artibismoa sortzeko xedearekin. Artea beti egon da ekoizpen feministekin lotuta eta tailer honetan, bidegurutzeak eta topaketak ikusiko ditugu.


DATAK

Eguna: Astelehena

18:30-20:00

Hasiera: Urtarrilak 22

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Batukada feminista

Formatzailea: Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketa


DESKRIBAPENA

Etxeko Batukada edo Sorginbanda emakumeok elkartzeko, sortzeko eta ekintza askoren bidez kaleak hartzeko gune feminista bat da. Musikaren bitartez, Batukada honek sororitate eta ikaskuntza leku bat sortzen urteak daramatza. Emakumeok arlo publikoa jarrera aldarrikatzaile batetik hartzeko, emakumeak jabetuz.


DATAK

Eguna: Asteazkena

18:30-20:30

Hasiera: Urtarrilak 24

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Xake

Formatzailea: Leire Kruz


DESKRIBAPENA

Estrategiaz xakera jokatzen ikasi nahi duzu? Txapelketetan lehiatu edota dibertitzeko Etxean dagoeneko ikasten eta praktikatzen ari diren taldeekin jokatu nahi duzu? Xakea gustatzen bazaizu edo kirol honetan jokatzea beti erakargarria iruditu bazaizu, eman izena Emakumeen Etxean.


DATAK

Eguna: Ostirala

18:30 -19:30

Hasiera: Urtarrilak 26

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Autodefentsa feminista

Formatzailea: Naroa Argoitia


DESKRIBAPENA

Autodefentsa Feministaren gakoetan sakonduko dugu, besteak beste ondorengo gaitasunak landuz; babestekoa, indartsu sentitzearena, defendatzeko gai izatearena, adieraztekoa, autoestimua etabar gainerako emakumeekin aliantzak egin eta ahizpaartekotasuna izanik oinarri. Patriarkatuak bere indarkeria ezberdinez gure gorputzetan eragindako zauriak zainduz, defendatzeko gaitasuna berreskuratzeari ekingo diogu. Eta hortarako dantzan jarriko gara, emozioak askatu eta potentzialitateak identifikatu eta indartzea bilatuz. Ongietorriak izango dira adin guztietako emakumeak eta esan beharrik ez, dantzan jakitea ez dela beharrezkoa… denok bait dakigu gorputza mugitu eta barruak askatzen! Elkarrekin gozatuz indartzeko proposamena da beraz honakoa.


DATAK

Eguna: Ostirala

18:00 - 20:00

Hasiera: Otsailak 9

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Taldeko kantua

Formatzailea: Bettina Aragon


DESKRIBAPENA

Emakumeen Etxeko abesbatzak adin, jatorri eta esperientzia desberdinetako emakumeak batzen eta elkartzen ditu. Abestuz, geure buruarekin konektatzeko, denon arteko melodia eta sinergia eraldatzaileak sortzeko musikaren boterea nabaritzen dugu. Beti elkarrekin abesteak ekartzen duen plazera partekatuz eta aniztasunaz, potentziaz eta askatasunaz gozatuz.


DATAK

Eguna: Ostirala

19:30 - 21:00

Hasiera: Urtarrilak 12

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Ventaneras, la precuela

Formatzailea: Mertxe Tranche


DESKRIBAPENA

Emakumeen tradizio literarioa ezagutzea, garai bakoitzean gailetzen zen kulturarekin emakume idazleek eratzen zuten elkarrizketa eta jasandako erazoez gain nola lortu zuten honi bizirautea, honek irakurle bezela hobeto bideratzen gaitu. Ez da iraganeko ezagutza bat soilik, garaikideak ez diren emakume idazleen egingizuna ulertzeko modua da. Defentsa bat da...plazer bat.


DATAK

Eguna: Asteartea, hilabetean behin

19:00 - 21:00

Hasiera:

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak

Formatzailea: Ana Murcia


DESKRIBAPENA

Indarkeria matxistari aurre egiten dioten edo aurre egin izan dioten emakumeak taldean egoteko gunea. Astean behin biltzen dira (joatea libre da). Autolaguntza taldea da. Askatzeko hainbat modu baliatuta, indarkeriari irtenbideak bilatzen laguntzen du. Emakumeek beldurrak, isolamendua, tristeziak eta kulpak partekatzen dituzte beren artean, eta barnean duten indarrarekin konektatzen saiatzen dira: zer gertatzen zaien jakitea, pozarekin konektatzea, nork bere gorputza zaintzea, desirekin duten harremana ezagutzea eta taldearen laguntza jasotzea, indarkeriarik gabe bizitzen laguntzeko.


DATAK

Eguna: Osteguina

16:30 - 18:30

Hasiera: Urtarrilak 11

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea

Formatzailea: Beatriz Zalakain


DESKRIBAPENA

Jatorri desberdineko emakumeak taldean egoteko gunea. Astean behin biltzen dira (joatea libre da), beren bizitzan migrazioa nola bizi duten elkarrekin aztertzeko. Zailtasunetatik ikasten dute eta banakakoen eta taldearen lorpenak sozializatzen dituzte. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta bizi diren hirian gehiago sustraitzeko tresna eta baliabideak bereganatzen dituzte; isolamendutik ateratzen dira; euskal gizartea eta jatorrizko gizartea, biak, ezagutzen dituzte; elkarrekin aisialdi, dibertsio eta ezagupen ekintzetan parte hartzen dute.


DATAK

Eguna: Asteartea

16:00 -18:00

Hasiera: Urtarrilak 16

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila eta Kulturaniztasun Saila



Banco del tiempo

Formatzailea: Talde autogestionatua


DESKRIBAPENA

Dirurik gabeak baina aberatsak gara. Askotan ez dugu dirurik behar, baizik eta, aukera izan zerbitzuak eskuragarri izateko eta elkar trukatzeko.


DATAK

Eguna:

Hasiera:

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: E­makumeen Etxea Elkartea



Klown

Formatzailea: Beatriz Egizabal


DESKRIBAPENA

Gune honek bizitzaren gorabeherakbarrearen bidez exorzizatu nahi ditu. Bertan barreak potentzia sendatzailea daukala ikusiko dugu eta zaintza eta konfidantzazko leku batean geure buruaz barre egitea, munduaren aurrean jarrera boteretsuagoa lortzera eraman gaitzakeela. Bizitza ulertzeko barrean beste era bat aurkitu nahi baduzu, rolak eta estereotipoak umore feminista eta urratzailearen bidez kuestionatzeko, hau da zure gunea.


DATAK

Eguna: Astelehena

18:30 - 20:00

Hasiera: Otsailak 19

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea


Webgune honek erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko cookie-ak erabilten ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Lege oharra. ONARTU